Total de visualitzacions de pàgina:

divendres, 21 de febrer del 2014

ETA-REN DESARMATZEA

ETAk armategia indargabetzeari ekin diola egiaztatu du batzordeak


Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez, erakunde armatuak arma eta lehergaien "kopuru jakin bat" zigilatu du, eta hori "behin betiko desarmatzearen aurretiko pauso garrantzitsutzat" eman du batzordeak. Bideo bat argitaratu dute; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa.

Ikusmin izugarria sortu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen Carlton hotelean eginiko adierazpenak. Ram Manikkalingam Egiaztatze Batzordeko zuzendariak hitz egin du batzordearen izenean —edateko ura eskatu du hasi aurretik—, eta ingelesez eta gaztelaniaz eman ditu batzordearen egiaztatzearen xehetasunak.
Hitz askorik erabili gabe, urrats honen garrantzia agerian utzi du: Manikkalingamen arabera, ETAk 2013ko apirilean eskatu zion batzordeari baiezta zezala armagabetzea, eta, egiaztatzaileen lekukotzaren pean, 2014eko urtarrilean hainbat armategi zigilatu zituzten. Egiaztatzaileek esan dute urrats "sinesgarria eta esanguratsua" dela eta behin betiko "desarmatzearen aurretikoa" dela.
Armak eta lehergaiak zerrendatu ditu ETAk, eta "kopuru jakin bat" indargabetu du. Manikkalingamek esan duenez, "beste prozesu batzuetan izandako esperientzietatik abiatu" dira hemengoan ere, "eskarmentua" dute, eta beste prozesu batzuetan emandakoak gertatzen ari dira hemen ere. "Benetako aukerak noiz dauden" ikusten dute, eta hori ikusten dutenean "aukera baliatzen" dute.
Agerraldiaren inguruko solasaldiak
Atzo eguerdian iritsi zen Euskal Herrira ETAren su-etena egiaztatzeko sortutako Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordea. Carltoneko agerraldia egin aurretik, Iñigo Urkullurekin egin du bilera Egiaztatze Batzordeak, hain justu, egiaztatzaileek esango dutena lehen eskutik ezagutzeko.
Agerraldiaren ondoren beste eragile politiko eta sozial batzuekin bilerak egin ditu Egiaztatzaileen Batzordeak: EAJ, EH Bildu eta PSE-EErekin, CCOO, UGT, ELA eta LAB sindikatuekin, Confebask EAEko enpresarien elkartearekin eta Elizako ordezkariekin.
Madrilen jarrera "ezohikoa"
Manikkalingamen ustez "aukera historikoa" da honakoa, 50 urtean lehen aldiz, baina prozesua 
hobea litzateke eragile batzuen "inplikazioa" balego. "Ezohikoa" iruditzen zaio Espainiako Gobernuaren jarrera, "aurrera egin nahi duen gizartea" egon, eta berak "ez aurrera egitea".
Ram Manikkalingam (Sri Lanka) buru dela, Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Chris Maccabe (Erresuma Batua), Satish Nambiar (India), Fleur Ravensbergen (Herbehereak) eta Aracelly Santanak (Ekuador) osatzen dute taldea.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada