Total de visualitzacions de pàgina:

dimarts, 21 de juliol del 2015

52. Baztandarren Biltzarra Elizondon

Orga bat iazko desfilean. Aurten ere izango dira dotore askoak.







Ibarreko herriek prestatutako karrozen desfilea igandeko 11etan 
abiatuko da.


Asko egin behar da atzera, mende erditik gora, Baztandarren Biltzarraren jatorriraino heltzeko. Hala ere, gazte eta kementsu jarraitzen du, 52 urte aparteko ajerik gabe bete ondoren, aurtengo hitzordurako dena prest duen festak. Igande honetan, uztailak 19, Baztango 15 herriek bat egingo dute Elizondon. Bailara mailan intentsitate handiz bizi den jai bat bada ere, gogo onez hartzen dituzte bisitariak. Hain zuzen ere, egun ederra igarotzeko ez ezik baztandarren izaeraz jabetzeko ere une aparta da Baztandarren Biltzarra.
Eta ez bakarrik izaeraz... Baztandarren Biltzarreko ekitaldi ikusgarrienak karroza edo orgen desfilea eta ondorengo dantza saioa dira. Bertakoentzat, jakina, horien pare dago milatik gora lagun bilduko dituen bazkarri herrikoia. Desfilea goizeko 11:00etan abiatuko da Francisco Joaquín de Iriarte zaharren etxearen paretik, eta Santiago eta Jaime Urrutia kaleak korritu ondoren Foruen plazan amaituko da. Herrika aurkezten dira karrozak desfilera. Denek ekartzen dute, umoretik batzuek, zehaztasun etnografikotik beste batzuek, iraganeko pasarte, pertsonaia eta ohituren oihartzuna eta, horrenbestez, asko ikas daiteke ibarraren iragakaz.
Desfilea amaitutakoan, Foruen plazan bertan dantzatuko dira Elizondoko mutil-dantzak, eta askok izango dute gogoan aurten duela 100 urte jaio zen Mariano Izena idazle, euskaltzale eta dantza-maisua.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada