Total de visualitzacions de pàgina:

dijous, 24 d’abril del 2014


Abian da Literaldia, Bartzelonako Euskal Etxearen eskutik



Aste osoko egitarauaz gain, Twitter bidezko ipuin laburren lehiaketa abiatu dute, euskaraz eta katalanez.



Igotz Ziarretak Literaldiarentzat egindako irudietako bat / Bartzelonako Euskal Etxea

Igotz Ziarretak Literaldiarentzat egindako irudietako bat


Sant Jordi egunean, liburuaren egunean, larrosa bat eta liburu bat oparitu ohi diete elkarri Katalunian. Horrekin bat, urtero bezala, Literaldia, euskal literaturari eskainitako astea abiatu du Bartzelonako Euskal Etxeak. Hnuy Illa Kukai eta Tanttaka taldeen ikuskizuna, Mikel Aierbe eta Iñigo Astizen Hondakindegia poesia emankizuna,Bocamoll (Mihiluze) lehiaketa eta beste antolatu dituzte datozen egunetarako.
Duela zenbait urtetatik egin bezala, Twitter bidezko lehiaketa ere antolatu dute, euskaraz eta katalanez. Txio bakarrean sartzen diren ipuin oso laburretarako #mikroconte eta #mikroipuinatraolak darabiltzate, eta #megaconte eta #ipuintzarra astean zehar sare sozialeko erabiltzaileak osatzen joango diren ipuin luzerako.
Liburuak gomendatuz
Liburuaren egunaren harira, #gomendatuliburubat traola erabiltzen ari dira euskal txiolariak Twitterren.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada