Total de visualitzacions de pàgina:

dissabte, 7 de desembre del 2013

KOMUNIKAZIOA


Abenduaren 21ean argitaratuko du 'Le Journal du Pays Basque'-k azken zenbakia


Hamabi urteko ibilbidea izan du Ipar Euskal Herriko kazetak. Sektoreko krisialdiak eta "boikotak" eragin du, besteak beste, hedabidea ixtera.

Kazetaren Urruñako egoitza.

Antton Etxeberri egunkariko zuzendariak eman du itxieraren berri, gaurko zenbakian argitaratutako editorialean. Haren arabera, proiektuaz "harro" daude langileak, eta "etorkizuneko erronkei modurik onenean erantzuteko" balioko du gertatutakoak.
Hedabideak inoiz baino irakurle gehiago ditu gaur egun, baina gorakada hori ez da diru sarreren isla. Etxeberriren hitzetan, krisialdi ekonomikoari gehitu behar zaio laguntza publikorik apenas jaso ez izana egunkari "txikia" izateagatik, eta baita Ipar Euskal Herriko politikariek eginiko "boikota" ere.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada