Total de visualitzacions de pàgina:

diumenge, 2 de març del 2014




TXALAPARTA


B.S.O. AMELIE. COMPTINE D'UN AUTRE ÉTÉ 
(YANN TIERSEN)




Yann Tiersenen Comptine d´un autre été abestia txalapartarekin jo du Hutsun txalaparta taldeak, eta bideoklipa sarean jarri berri dute. Txalapartari akordeoiak laguntzen dio, eta dantzari batzuk dantza egiten dute musikarien inguruan. Uharten (Nafarroa), eta Iruñeko harresietan grabatuta dago bideoa.
Taldearen aurkezpena egiteko modu polita iruditu zaie bideoklipa egitea. Txalaparta melodikoago baterantz jauzi egin dute abestia jo ahal izateko, eta horretarako harrizko txalaparta afinatu egin dute. "Ez da erraza, denbora hartu behar da, baina pozik gaude emaitzarekin", azaldu du Anai Gambra taldeko kideak. Estudioan grabatu dute soinua, eta irudiarekin txertatu dute, gero.
Kontatu du instrumentua sortu zenean inprobisazioa zela txalapartaren ardatza, baina gaur egun, geroz eta posibleago dela abesti bat jotzea. Txalaparta oso musika tresna gaztea dela dio Gambrak, eta etorkizun eta bilakaera handia izango duela. "Txalapartari gutxi gara. Guztiok izan behar gara irakasle eta ikasle".
Aurretik Bardeetan Pulp Fictionen abesti batekin egina dute beste bideoklip bat. 32.000 ikustaldi inguru dauzka youtuben. Hutsun taldea duela hiru urte sortu zuten Ximon Aetzu, Anai Gambrak eta Mikel Hernandezek. "Txalapartaren inguruan sakontzea izan zen elkartzeko helburua", adierazi du Gambrak. Urte hauetan 70 kontzertu inguru eman dituzte, eta tartean Bordelen (Okzitania) eta Oreka TX-ekin ere jo dute.




Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada